[eiberri.eus] Dana prest Mallabian, Ermuan eta Eibarren Korrikari harrera emateko

Eibarren bihar arratsaldeko 14.55ean sartuko da ondoren Ermua eta Mallabirantz abiatuko da
Gaur arratsaldean Korrika Txikia ospatuko da Mallabian eta Ermuan. ARGAZKIA: Ermuko Udala

EIBAR/ ERMUA/ MALLABIA.- Euskal Herriko Itzuliko txirrindulariak pasatu ondoren bihar sartuko Korrika Eibarren arratsaldeko 14.55ean. Lehen lekukoa AEKak hartuko du Maltzagan eta Azitain, Barrena, Urkizu, Bittor Sarasketa, Errebal, San Juan, Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Urkizu, Arragueta, Errebal, Toribio Etxebarria, Untzaga, San Andres Pasealekua eta Amaña zeharkatuko ditu lasterketak Ermura joateko.

Korrikak Eibar zeharkatzen duenean giro paregabea sortuko du berez, baina herriko abeslari, musikari eta bestelako taldeek ere eguna gehiago girotuko ibilbideko hainbat puntutan.

Ermura arratsaldeko 15,20ean helduko da aurreikusitako ordutegia betez gero. Herria zeharkatu ostean, eta herriko hainbat taldek eskuz esku lekukoa pasa eta gero, Mallabirantz jarraituko du

Aurretik, gaur ikastetxeek ‘Korrika txikia’ gauzatuko dute, giroan sartzen joateko, arratsaldeko 15.00etatik aurrera Sallabente ikastetxetik abiatuz. Ekitaldi eta egun horiez guztiok gozatzeko, herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da gure udalaren babesarekin. Jarduerak bihar nahiz etziko arratsaldeetan gauzatuko dira. Korrika 21 Eibartik sartuko da 15:20an, h, bere ibilbideari segituz aurreikusitakoaren arabera. Gure herrian 8 km-ko ibilbidea beteko da, hain zuzen ere 2.294tik 2.302ra bitartekoak. Korrikaren lekuko eta mezua Gipuzkoa eta Bizkaia bat egiten duten puntuan –Unibertsitate laboralaren parean hartuko eta Microdeco enpresan pasako zaie Mallabiko lagunei.

Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek Korrika txikia antolatu dute gaurkorako. 15:00etan hasiko dute lasterketa Sallabente ikastetxean eta ordu bete beranduago –gutxi gorabehera- plazan elkartuko dira. Ibilbidea ondokoa izanen da; Sallabenten hasi, trenbide azpitik sartu eta Goienkalera irudi dendara artean, bertatik eta ezkerrerantz segiz VI. Mendeurrenetik San Pelaiorantz. Eroski aurretik pasa eta Zurich tabernan ezkerrera egingo du lasterketak Diputazio kaletik merkaturen eraikineraino. Puntu horretan Seigarren Mendeurrena hartuko da berriz, Zubiaurretik herriko plazara sartzeko. Jarraian, eta indarrak errekuperatzeko txokolate jana izango dute gazteek eta, DJ-festa Jon Saez ermuararekin. Bost eta erdietatik aurrera ‘Aintxitxiketan’ elkarteko kideek tailerrak dinamizatuko dituzte.

Mallabian gaurtik hasiko dira ospatzen Korrikaren etorrera Korrika Txikirekin arratsaldeko 15.00etatik aurrera, ondoren txokolatada egongo da eta umeentzako jolasak. Korrika Nagusia larunbatean arratsaldeko 15.49an helduko da, baina aurretik 15.15ean lekuko eramaileen argazkia. Korrika Macrodeco eta Mallabiabarrenatik Areitioraino abiatuko da. Ondoren 17.30ean Rockalean Txarangak herria girotu du.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.