Programazioa goizeko 12:00etan hasiko da

MALLABIA.- Dena prest dago bihar Mallabian auto eta moto klasikuen topaketarako. Izen emantea doakoa da eta bazkarira txartelak hamar euro balioko dituzte. Biharko egunak bi ibilbide izango ditu, alde batetik Mallabiko Elizalde parketik irtengo da 12:00etan eta Trabakuako jatetxetako aparkalekuan geldialdi bat egingo da. Handik ordu batak aldera Mallabira bueltatzeko. Bestea ordea luzeagoa izango da, elizalde parketik Areitiora zuzenduko dira, handik Ermuara. Gero autoak eta motorrak Trabakuarako norabidea hartuko dute, handik Berriz-era eta San Trokaz-etik Areitora eta Mallabian bukatuko da iblbidea. Norbaitek azalpen gehiago nahiko balitu telefono honetara deitu dezake 685757694.