[eiberri.eus] ‘Aurrekontu akordio batera heldu ahal izateko PSEk konpromiso ausartak hartu behar ditu’

EH Bilduk 6 milioi euroko inbertsioa aurkeztu du 2018ko aurrekontuan
Prentsaurrekoaren argazkia

LEIRE DE BLAS

EIBAR.- Eibarko EH Bildu taldeak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo udaletxean 2018ko aurrekontuari EH Bilduk egindako emendakinen aurkezpena egiteko. EH Bilduk 39 emendakin aurkeztu ditu 2018ko aurrekontuan. PSEren proposamenak hobetuko dezaketen 39 proiektuek 6 milioi euro inguruko inbertsioa suposatzen dute.
Abertzaleek azpimarratu nahi izan dute PSEk erabaki ausartak hartu beharko dituela aurrekontu akordio batera iristeko. Igone Lamarain zinegotziak azaldu duenez, ‘ PSE zain dago dago gainontzeko alderdiok proposamenak egiteko, gero eurek aldaketak proposatzeko. Ez dugu ikusi aldaketarik zirriborroan eta esan dezakegu ia urteroko kopia sinple bat dela eurek proposatu dutena’. Gainera, PSEk ziurtatuta dauka 2018rako egindako aurrekontuaren onarpena EAJrekin egindako udalez gaindiko akordio bati esker.

Doikuntza garrantzitsuena zinegotzien dietan, soldatan eta asignazioetan egin dute. Lamarainek
adierazi du dauden 21 zinegotzientzako 855.000 euroko partida bat dagoela eta 310.000 eurora jaitsi
nahi dutela. ‘Dirua Eibar eta eibartarron proiektuetan inbertitu nahi dugu’, azaldu du Lamarainek.
Beste aldetik, dietak 310 eurotik 60 eurora jaitsi nahi dituzte, EH Bilduren abururuz duinak direlako
eta beste udaletxeekin konparatuta ondo daude. 39 emendakinak 6 bloketan banatu dituzte: Ekonomia sozialerantz, langabeziari konponketa bilatzeko, herri lagunkoiagoa, herri osasuntsua nahi dutelako, parte-hartzailea, EH Bilduren ustez, herri baten parte-hartzea herriaren ‘arima’ delako, kohesio soziala, adinekoen mesederako, Euskalduna eta kultur anitza, kultura integraziorako tresna eta, azkenik, kudeaketarako hobekuntzak, Udal kudeaketen hobekuntzarako. Emendakinen proposamenen artean, ekonomia sozialaren barruan, Gorka Errasti zinegotziak ardura adierazi du Eibarko enpleguarekin, datuak ‘oso kezkagarriak’ direla esan baitu. ‘Kirisialdiko eibartarron bizi kalitatea ere oso kezkagarria izan da. Guk uste dugu beharrezkoa dela hazkunde ekonomikoa bultzatzen dituzten proiektuak martxan jartzea, baina beste modu batean egin behar dela pentsatzen dugu, lan duin eta iraunkor batekin’, adierazi du Errastik.
Beste aldetik, herri lagunkoiagoaren barruan, PSEren politika zentralistak azpimarratu dituzte. Lamarainek adierazi du auzoetako proiektuak hirigintzaren ikuspegitik bakarrik pentsatzen dituela
PSEk eta azpimarratzen dutena da inbertsioa egin behar dela auzoetan, baina bertako auzobizitza
indartzeko plan bat egin behar dela.

Azkenik, kohesio sozialaren aldetik, Errastik azaldu du Eibartarren %25ak 65 urte edo gehiago dituela. Beraz, fokua alde honetan zentratu nahi dute, bereziki bizi kalitatea galdu ez dezaten. Denbora asko daramate etxebizitza tutelatuen parkearen eskaera egiten. Gizarte zerbitzuen maparen arabera, Eibarrek nagusi autonomoak eta komunitarioan bizitzeko plaza-defizita dauka eta EH Bilduk
uste du honelako etxebizitza parke bat beharrezkoa dela.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.