[eiberri.eus] Asteburuan eguraldi nahasia eta ordu aldaketa

Igande goizaldean erlojuak aurreratu beharko dira, ordu bietan hirurak izango dira
Ordu bietan hirurak izango dira

EGURALDIA.- Asteburua ez izango guztiz desatsegina. Zerua, orokorrean estalia egongo da eta momentu batzutan prezipitazioak egon daitezke. Hauek asteburarako datozen fronte batzuen ondorioak izango dira. Baina bata eta bestearen artean ostarteak ere egongo dira. Azpimargarriena larunbatean izango ditugun haize boladak dira, kasu batzutan 100 km ordukoak izan ahal dira. Hau dela eta, Euskalmetek abisu horia jarri du abian biharko.

Tenperatura aldetik altuenak hamabi eta hamalau gradu bitartekoan ibiliko dira eta baxuenak bost edo sei artekoan.

ORDU ALDAKETA

Kontutan izan behar dugu ere igande goizaldean erlojuak udako ordutegira aldatu beharko dala eta ordu bietan hirurak izango dira.

Urtean zehar, birritan, martxoaren eta urriaren azkenengo igandeetan europearrak erlojuak egokitu beharra daukagu 2000/84/CE Europear zuzentaraua betetzeko. Aldaketa hau lehenengo aldiz I. Mundu Gerran egin zen fabrikak ordu bat gehiago zabalik egoteko.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.