Urtero bezala Agate Deunaren bezperan Eibarko kaleetatik aritu ziren Sostoa Abesbatzako partaideak

ZUREBERRI.- Giro alaian eta gogotsu elkartu ziren Sostoa Abesbatzako partaideak Agate Deunaren koplak abesteko.
30 bat pertsonak aritu ziren Eibarko kaleetatik zehar ohitura honi eusten, urtero irtetzen dira ohiturari jarraituz «tradizio zaharrak mantendu nahi ditugu, kulturalki gure herriaren nortasuna direlako. Baina aurten bigarren helburu bat ere izan dugu, gure abesbatzan jende berria parte hartzera animatzea» azaldu dute Sostoa Abesbatzatik.
ARGAZKI GALERIA