[eiberri.eus] Aratosteak dira Eibarren

Aurtengo aratosteetan ere hainbat ekintza antolatu dira herritarrentzat
Ekitaldi asko izango dira aste honetan

LEIRE DE BLAS

EIBAR.- Berehala datoz aratosteak Eibarrera eta herriak makina bat ekintza antolatu ditu eibartarrek jaiak hobeto ospatu dezaten. Ekintza hauek otsailaren 3an hasi ziren Kezka Dantza-Taldearen eskutik. Eibarko kaleak giroz bete zituzten koko-dantzekin eta koko-eskearekin Mautxitxa txarangaren laguntzaz. Aratosteetan lehiaketak ere egongo dira. Alde batetik, ‘aratosteetan ondoen apaindutako taberna’ lehiaketa, non tabernek ahalik eta ondoen apaindu behar duten euren tabernak. Epaimahaia otsailaren 9an arratsaldean pasatuko da. Beste aldetik, ‘Aratosteetako koadrilen kalejira’ lehiaketan parte hartzeko aukera dago. Kalejira otsailaren 8an izango da eguerdiko 12:30an. Informazioa eta izenematea PEGORAN egin behar da otsailaren 8 arte.

Hemen daude ikusgai ostegunetik aurrera izango diren ekintzak:

EGUEN ZURI (OTSAILAREN 8)

15:30. Eskoletako taldeen kalejirak.
17:00. Urkizun hasita eta Untzagaraino, Jainaga eta Narbaizarekin kalejira.
17:00. Untzagan, dantzaldia, LISKER taldearen eskutik.
17:00-19:00. Untzaga Plazan, tailerrak: “munduko tribuen” karetak eta makilaia
ASTIXAren eskutik.

ARATOSTE BARIXAKUA

20:00. Urkizun hasita Untzagaraino,
(OTSAILAREN 9) KALDEREROEN kalejira.
20:30. Untzaga Plazan, Kaldereroen
abestiak eta dantzak.
21:00. Untzaga Plazan, Aratosteetako
pregoia. …eta kitto! eta Kezka Dantza
Taldeak antolatuta.
23:00. Untzaga Plazan, Eirband taldearen
kontzertua.

ARATOSTE ZAPATUA (OTSAILAREN10)

12:00. Animazioa Aratosteetako karpan, San Kristobaleko Jai Batzordearekin girotuta. Ardo dastaketa (Gontes Upeltegia) eta txorizo pintxoak.
12:30 – 14:00. Untzagan, Rockalean emanaldia. En Untzaga, actuación Rockalean.
12:30. Aratosteetako koadrilen kalejira. Ibilbidea: Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Urkizu, Arragueta, Errebal, Toribio Etxebarria, Untzaga. Kalejira Ustekabe fanfarrearekin.
17:00. Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.
18:30 – 20:30. umeendako berbena Untzagako karpan ALAIKI taldearekin.
19:00. Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzagako karpan.
18:00 – 20:00. Untzagatik hasita, Brass Band kalejira. Desde Untzaga, pasacalle con Brass Band.
23:00 – 02:00. Dantzaldia ALAIKI taldearen eskutik.

ARATOSTE DOMEKA (OTSAILAREN11)

11:00. Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
17:00. Untzaga plazan, umeendako Playback lehiaketa LH 5-6 mailetako ikasleentzat, …eta kitto!-k antolatuta. DJ ARNOrekin.

ARATOSTE MARTITZENA

17:00 -18:30. Untzaga plazan, umeendako (OTSAILAREN 13) jolasak Astixaren eskutik.
18:30. Sardinaren entierru txikia Hortzmuga antzerki taldearekin eta trikitilariz lagundua.
19:00. umeendako diskoteka Untzagako karpan Arima Cool Tour taldearekin.
19:00. Break in Eibar. 7-11 urte bitarteko haurren break dance dantza erakusketa.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: