[eiberri.eus] 27 tabernek hartuko dute parte Eibarko XV. San Andres pintxo lehiaketan

  • 4
    Compartidos
Arrate Kultur Elkartearen eskutik 20tik 22ra pintxoak dastatzeko aukera egongo da eta sariak San Andres egunean emango dira
Hau izan zen iazko irabazlea

EIBAR.-  Arrate Kultur Elkarteak antolatuta ,Eibar Merkataritza Gune Irekia,  Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin XV. San Andres pintxo lehiaketa ospatuko da azaroaren 20tik 22ra

Taberna edo ostalaritza etxe bakoitzak “pintxo” bat aurkeztu dezake, eta izen batez identifikatuta egon beharko da. Lehiaketara aurkezten diren pintxoak 2018ko ARAZOAREN 20 (asteartea), 21 (asteazkena) eta 22 (osteguna)-rako prestatu eta egunean zehar lokaleko barran ikusgai egoteaz gain bezeroen kontsumorako egon beharko dute. Bere prezioa 1,5€ eta 2€ artekoa izan beharko da.

Epaimahaia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako lagunek osatuko dute. Pintxoa probatzerik ez balute, taberna lehiaketatik kanpo geldituko da automatikoki.

Sariak San Andres egunean azaroak 30ean banatuko dira eta hauek izango dira:

– Pintxo onenari saria (150€, diploma eta garaikurra)
– Bertako produktua hobekien erabiltzen duenari saria (150€ eta diploma).
– Publikoaren saria (150€ eta diploma).

Parte hartzaileek pintxo onena bozkatzeko kaxa bat eta boto paperak banatuko dira tabernetan, bezeroek beraien puntuazioa eta zozketan parte hartu ahal izateko, izen abizen eta telefonoak utz ditzaten. Azaroaren 23an kutxak banatuko dira eta kontaketa, 23 arratsaldean burutuko da Arrate Kurtur Elkarteko lokaletan, bertaratu nahi duen edozeinentzat modu publiko eta irekian.


Irabazleen berri Azaroaren 23an (arratsalde-iluntzean) emango da Arrate Kultur Elkarteko lokaletan zein, komunikabideen bidez. Irabazleei telefono bidez jakinaraziko zaie egun berean.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.