[eiberri.eus] 256 ikasle bertsotan arituko dira bihar Elgoibarren

  • 7
    Compartidos
‘Gu ere bertsotan’ jaialdian ikasturtean zehar ikasleek egin duten lana erakutsiko dute
Aurten ere Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleak oholtzara igoko dira

ELGOIBAR.- Bihar, arratsaldeko 17.30ean hasita ‘Gu ere bertsotan’ jaialdia opsatuko da Elgoibarren. Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendutako “Ahozkotasuna eta bertsogintza” proiektuan jardun duten ikasleek, bertso-jaialdi bat egingo dute ikasturtean zehar egin duten lanaren erakusgarri. Hitzordua, bihar, maiatzak 22, Elgoibarko Herriko Antzokian izango da, 17:30ean, LH4koak, eta 19.00etan, LH5ekoak, eta sarrera doakoa izango da kasu bietan.

Hain zuzen ere, Herri Eskolako eta Ikastolako LH4 eta 5 mailetako 256 ikasle igoko dira oholtza gainera. Ekitaldia irekia izango da; beraz, doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain.

Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean sustatzen dute Gu Ere Bertsotan proiektua, 2005-2006 ikasturteaz geroztik.

Aurtengoa, proiektu honen 14. edizioa izan da, eta bertan parte hartu duten ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Irati Artetxek zuzendu ditu aurtengo ikasturteko saioak, eta ikuspegi pedagogiko batetik, lau arlo landu ditu nagusiki: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonala nahiz soziala.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak gonbite berezia egin nahi die proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei, euren seme-alabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.