[eiberri.eus] 137 haurrek eman dute izena Elgoibarko Aste Santuko Kirol Kanpusean

Udal Kirol Patronatuak martxoaren 29tik apirilaren 9a arte, LH 1-6 (6-12 urte) bitarteko haurrei kirol desberdinak egiteko aukera eskainiko die
Eguraldi txarra eginez gero Olaizaga eta IMH kiroldegietako kantxak eta Ikastolako frontoia  erabiliko dituzte

ELGOIBAR.- 137 haurrek eman dute izena Aste Santuko Kirol Kanpusean. 2019ko izen-emate datuaren aldean (2020an ez zen Kirol Kanpusik egin Covid-19aren pandemia dela eta), izen ematea asko hazi da: orduan 28 haurrek hartu zuten parte. Kirol Patronatuak azaldu duenez, eskaintza indartzeak eta udaberriko oporraldirako ezarritako mugikortasun mugek eragin dute gorakada hau.

Kirol Kanpusa, martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an izango da, 9:30etik 12:30era. Egun horietan, kirol mota ezberdinak egiteko aukera eskainiko zaie parte-hartzen duten haurrei, hala nola, atletismoa, tenisa, padela, mendi irteerak, slackline, jarduera fisikoa, mendi bizikleta eta skate/surfskate.

Programa egokitu du Kirol Patronatuak eta jarduera berri bat ere sartu dute, arku tiraketa, Zarta Arku Tiraketa herriko klubarekin elkarlanean. Mintxetan burutuko da jarduera hori, bi egunetan.

11 monitoreekin kontatuko du Kirol Patronatuak. Guztira 13 haurrez osaturiko lau talde egingo dira eta kirol jarduera guztiak aire librean eramango dira aurrera segurtasun neurriak bermatuz. Horri jarraiki, ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea, segurtasun distantzia mantentzea, edota dagozkion higiene neurriak betetzea.

Eguraldi txarra eginez gero Olaizaga eta IMH kiroldegietako kantxak eta Ikastolako frontoia  erabiliko dituzte.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.