Ei! Berriak

Eibarrek bat egin du ‘Eskatu Euskaraz, eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpainarekin

Eusko Jaurlaritzak bultzatua tokiko merkataritzaren kontsumoa eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu ekimenak

Kanpaina aste honetan jarri da martxan eta urtarrilaren amaierara arte iraungo du

EIBAR.- Eibarko Udalak bat egin du ‘Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpainarekin, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailak abian jarri eta Eta Kitto! elkartearen eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren babesa ere baduena; egitasmoak tokiko merkataritzaren kontsumoa eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu.

Kanpaina aste honetan jarri da martxan eta urtarrilaren amaierara arte iraungo du. Besteak beste, telebistako espotak eta irrati-iragarkiak emango dira eta Eibarko kaleetan banderolak jarriko dira kanpainaren berri emateko.  Hainbat eragilerekin batera gauzatu da ekimena eta Eibarrez gain Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri askotan egingo da.

Kanpainaren protagonistak merkataritza-harremanetan euskaraz jardun nahi duten merkatariak eta bezeroak izango dira. Erosketak herrian bertan egitea sustatu nahi da eta, ahal dela, euskaraz.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “gure denda eta tabernetan askotan entzuten dugu ‘betikoa’ berba, horrekin adierazi nahirik konfiantzazko harreman gertuko eta iraunkor bat dagoela.  Horren harira, euskara eguneroko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bitarteko bat bezala aurkezten du kanpainak, eta hortik mezua: ‘Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’.

Halaber, ‘Eta Kitto” eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak azken urteotan kanpaina bereziak antolatu dituzte, Udalaren babesarekin eta lankidetzarekin, bai euskara sustatzeko bai gertuko merkataritza bultzatzeko ere, ‘#EibarrenBadakagu’ eta ‘www.erosieibarren.eus’ kanpainen bidez. Egitasmo horiei orain ‘Betikoa. Gertukoa’ kanpaina gehitu behar zaie.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.