Ei! Berriak

Eibarko IV. Txistu Egunak 50 txistulari batuko ditu zapatuan

Usartza taldeko txistulariak ezezik, Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariek hartuko dute parte

FOTO III. TXISTU EGUNA
Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dira zapatuan. ARGAZKIA:  III. TXISTU EGUNA

EIBAR| Datorren apirilaren 27an, Usartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da. Azkenengo urte hauetan egin den bezala, zapatuan Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dira.

Aurten, Usartza taldeko txistulariak ezezik, Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak etorriko dira. Guztira 50 bat txistulari bilduko dira.

Arratsaldeko 17,00etan Untzagan batuko dira eta jarraian talde bakoitza auzo ezberdinetara abiatuko dira txistuaren doinuarekin  kaleak alaitzera.

Auzoetatik ibili ondoren, txistulari guztiak, arratsaldeko 19,00ak inguru Untzaga plazan elkartuko dira eta argazki batzuk egin ondoren erdiko kaleetatik kalejira bat egingo dute 21,00ak arte.

Eguraldi euritsua balitz, kalejira egin beharrean, Untzagako arkupe ezberdinetan, Toribio Etxeberria kalean eta Errebalen joko dute.

Txistulari Eguna herri askotan ospatzen da txistulariak elkartzeko eta txistuaren doinuak zabaltzeko. Gaur egun, Euskal Herria mailan, txistulari kopuruak jaisten dago eta ez gaude onenetariko momentua pasatzen.

Alde horretan, Usartza Txistulari Taldeak Eibarren hainbeste urtetan lortutako harrobia mantentzen eta gehitzen saiatzen da,eta  azaldu duten bezala «Txistua Euskal Herriko instrumentu garrantsitsu bat da eta ezin dugu galtzen utzi. Zapatuko emanaldiarekin txistua kalean ikusteaz gain, gurasoak eta umeak animatu nahi ditugu txistua ezagutzeko eta denon artean, Euskal Herriko kulturaren zati bat mantendu eta disfrutatu».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime