Ur irekietako distantzia luzeko trabesiak Oropesa eta Benicasimen arteko distantzia igeri egitea zeukan helburu

EIKIROLAK| Eibar Igerixan Master Taldeko Iñigo Laskurainek, asteburu honetan OceanMan Costa de Azahar, ur irekietako distantzia luzeko trabesia burutu du.
Trabesiak 10kmko luzera zuen eta Oropesa eta Benicasimen arteko distantzia igeri egitea zeukan helburu. Distantzia honetako inskripzioa 150 pertsonakoa zen, eta aurkako korrienteak zirela eta 103 partaide lortu zuten bukatzea. Iñigok 31garren postuan bukatu bu klasifikazio orokorrean eta 14garrena bere kategorian (50-59eko adina).
OceanMan, mundu osoan itsas trabesiak antolatzen ditu (Tailandia, Brasil, Egipto,…) eta Costa de Azahar edizio honetan 4 luzerako trabesiak antolatu ditu, 10 km, 5 km, 2 km eta 500 m umeentzat, eta denera 700 igerilari inskribatuta egon dira, 38 herrietakoak (Frantzia, Ukrania, erresuma Batua,..)»


