Ei! Berriak

‘Deba 100 hitzetan’ literatur lehiaketaren zazpigarren edizioa abian da

Lanak martxoaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira

Cárdenas Fundazioak eta Debako Udalak antolatutako literatur lehiaketa da

DEBA| Zazpigarren urtez, Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak euskaraz zein gazteleraz parte har litekeen literatur lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte. Gaiari dagokionean, Debarekin, zuzenean edo zeharka, lotuta dagoen edozerekin zerikusia izan beharko du: historia, pasaia eta abar. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango (izenburua alde batera utzita).

Parte hartutako lanak paperean edo digitalean aurkeztu ahal izango dira. Gutun-azal handi baten kanpoko aldean izengoitia idatzi; eta barruan, idazlanaz gain, beste gutun-azal bat sartu beharko da honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa; baita helbide elektronikoa ere, izanez gero.

Lanak turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2023ko martxoaren 10a (14:00) baino lehenago.

Sariak

Lehen saria 300 eurokoa izango da; bigarrena 200 eurokoa; eta saririk gabeko herriko lanik onenak 150 euro jasoko ditu, modalitate bakoitzeko.

Epaimahaia Kultura zinegotziak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.

Lanen autoretza eskubideak

Aurkeztutako lan guztiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira, Udalaren eta Cárdenas Fundazioaren eskuetan. Gainera, lanen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere izango dituzte.

Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Edozein kalte edo erreklamazio izanez gero, parte-hartzaileek izango dute ardura osoa; antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erantzukizunik izango.

Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.