Ei! Berriak

[eiberri.eus] [bideoa] Elgoibarko alkateak konpromisoa eta lankidetza eskatu du pandemiaren aurrean

Ane Beitia alkateak herritarrei mezu bat helarazi die Covid-19aren hedapena dela eta

ELGOIBAR.- Elgoibarko inzidentzia tasa 1204,51ekoa dela kontutan hartuta Ane Beitia Elgoibarko alkateak mezu bat helarazi die elgoibartarrei denen arteko konpromisoa eskatzeko eta lankidetzan aritzeko, hain zuzen ere.

Bideo baten bidez adierazi duenez «Guztiok lankidetzan jardun behar dugu, gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztuz eta segurtasun eta prebentzio neurri oro betez». Horretaz aparte azaldu du udaletik neurri bereziak hartu dituztela eta «kontziente gara sektore ekonomiko ugarik bizi duten egoera zaila dela. Eta beharrezkoak diren laguntza-lerroak jarriko ditugu abian. Baina zure konpromisoa ezinbesteko zaigu.»

Alkatearen mezu osoa

“Mezu honen bitartez elgoibartar guztien konpromisoa eskatzera nator, berriz ere. Une zailak bizitzen ari gara: kutsatu kopurua handia da eta guztion ardura da egoera honi
buelta ematea. Guztiok lankidetzan jardun behar dugu, gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztuz eta segurtasun eta prebentzio neurri oro betez.

Udaletik, neurri bereziak hartu ditugu: udal-eraikin ugari itxi ditugu eta hainbat zerbitzu bertan behera utzi ditugu. Kontziente gara sektore ekonomiko ugarik bizi duten egoera zaila dela. Eta beharrezkoak diren laguntza-lerroak jarriko ditugu abian. Baina zure konpromisoa ezinbesteko zaigu. Hau ere elkarrekin gaindituko dugu, ziur. Eskerrik asko Elgoibar.”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.