Trinkete eta Amezti tabernak ere sarituak izan dira

EIBAR| ‘Baratze Gourmet’ tabernak irabazi du Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XIX Eibarko Pintxo Lehiaketa.
Hamahiru tabernek parte hartu dute aurtengo edizioan eta epaimahaiak erabaki zuen Pintxo onenari saria ‘Baratze Gourmet’ tabernari ematea ‘Gorringo eta Onddoa’ pintxoagatikgaraiko produktuen elaborazio eta teknikaren mailagatik (150€, diploma Arrate Kultur Elkartea eta garaikurra Udalaren eskutik).
Bestalde, bertago produktuekin egindako pintxo onenari saria Trinkete tabernaren ‘Sardinatxoa’ pintxoak irabazi du arrain eta barazkien konbinazioan lortutako zaporeagatik(150€ Udala eta diploma AKEren eskutik).
Eta publikoaren saria Ameztiren “Carrillera de la Juani’ pintxorentzat izan da (150€ MGI eta diploma AKEren eskutik).
Botoemaileen arteko zozketan Errigora, Nafarroako produktuen uzta + euskalgintzari ekarpena jasotzen duen kutxa egokitu zaio: P.B.
Epamahiak lehiakideei bere partaidetza eskertu zuen, baita ere, Merkataritza gune irekiari eta Udalari eta aurtengo maila altua nabarmendu eta aurkeztutako pintxoen kalitatea eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna ere azpimarratu zuten.
Antolatzaileek ere parte-hartzaileen ilusioa eta lana eskertu zuten pintxoak prestatzerako orduan eta aurkezpenean.
Sari banaketa, azaroaren 30ean San Andrés Azokan izango da.