Ei! Berriak

Bakarrizketa, dantza eta erakusketa Arrate Kultur Elkartearen apirileko egitarauan

Larrain dantza errepasoa hasiko da apirilaren 19an, Arrateko Andra Mari ikastetxean

Bihotz, bi hots, bi txotx» umorezko bakarrizketa antolatu dute Nalua talde feministarekin elkarlanean
EIBAR| Apirilaren zehar Arrate Kultur Elkarteak ekimen ezberdinak jarriko ditu martxan.

Horrela, apirilaren 21ean » Bihotz, bi hots, bi txotx» umorezko bakarrizketa antolatu dute, 19:00etan Topalekun, Nalua talde feministarekin elkarlanean.

» Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?» Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago, Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik. Maitasun erromantikoari kritika sakona da eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak… Dena bizipen “Bollero” batetik. Garazik bere mundura ekarriko zaitu eta zeuen burua identifikatuta sentituko duzu aldi berean.
Bestalde, Euskal jaira begira, Larrain dantza errepasoa hasiko da apirilaren 19an, Arrateko Andra Mari ikastetxean. Asteazkenetan 19:00-21:00. Maiatzaren 17ra arte jarraituko du eta bazkideentzako doan izango da. Gainontzekoak 5 eurko ordaindu beharko dute. Izen ematea arratekultu@gmail.com helbidean edo 638284912 telefonoan egin daiteke.

Eta hilaren 23ra arte Eguen Zuri argazki lehiaketako lanen erakusketa ikusgai egongo da Topalekuan.

Gogoratu behar dugu lehen sariaren irabazlea Fernando Retolaza Loidiren IRULEGIN argazkia izan zela. Bigarrena Bakarne Elejalderen TAPER XEX, eta hirugarrena Pedro San Romanen SURRANDIAK

Bertan, irabazleen lanak ezezik aurkeztu ziren gainontzeko argazkiak ere egongo dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.