Elkarrekin Orain Debaren bozka izan zen erabakiorra: EAJ alderdiaren aldeko botoa emanda, Alazne Txurruka izendatu zen Debako alkate berria

DEBA | Larunbatean eratu zituzten Hego Euskal Herriko udalerrietan 2023-2027 agintaldirako udalbatzak. Deban ere larunbatean egin zuten udalbatzaren eraketa egiteko, alkatea izendatzeko eta hautetsiek kargua hartzeko ekitaldia, 12:00etan hasita, herritarrez betetako udaletxeko areto nagusian.
EH Bilduk bere hautagaia, Gilen Garcia, bozkatu zuen, EAJ alderdiak, berriz, Alazne Txurruka, eta Elkarrekin Orain Debaren bozka izan zen erabakiorra: EAJ alderdiaren aldeko botoa emanda, Alazne Txurruka izendatu zen Debako alkate berria.
Horrenbestez, datorren agintaldian honako kide hauek osatuko dute Debako udalbatza: EAJko Alazne Txurrukak, Asier Urainek, Monica de Pradok, Jon Riañok, Anton Garayk eta Ainhoa Urbietak; EH Bilduko Gilen Garciak, Itziar Irizarrek, Antxoka Elorzak, Oihana Irustak, Aritz Larrañagak eta Edurne Aristik; eta Elkarrekin Orain Debako Isidro Aristik.