Ei! Berriak

Aitor Estebanek hitzaldi bat eskeiniko du bihar Eibarko batzokian

Arratsaldeko 19:00etan izango da eta irekita egongo da

Hitzaldia ostegun honetan izango da

EIBAR | Eguenean, urtarrilak 12, Aitor Estebanek hitzaldi bat eskainiko du Eibarko Batzokian (Ego Gain 1, 1. D). Hitzaldia irekita egongo dela jakinarazi dute Eibarko EAJtik. Aitor, Euskal Taldearen bozeramailea da egun Diputatuen Kongresuan eta, beraz, euskal erronkak Madrilen izango ditu hizpide: EAEren eta Nafarroaren defentsa, Estatuko giro politikoa eta azken egunetan bueltaka ibili diren sedizio, bidegabeko erabilera delitua eta Auzitegi Konstituzionalaren berritzea besteak beste.

Hitzaldia arratsaldeko 19:00 etan izango da eta «Batzokiko Berbaldiak» ekimenaren barruan dago. Ekimenaren bigarren saioa izango da biharkoa, izan ere, aurreko uztailean German Albistegui eibartarrak trantsizio energetikoari buruzko beste hitzaldi bat eskaini zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.