Bideo-foruma gaur 18.30ean izango da Bilgunean

EIBAR.- Eibarko Bilguneko egitarauaren barruan, gaur urtarrilak 16, asteazkena, 18.30ean, «ZUK» (2017, Unax Blanco) dokumentala eskainiko da eta ondoren solasaldia egongo da dokumentalaren zuzendaria den, Unax Blancorekin. Ekitaldia Bilgunean izango da, Bista Eder kaleko 2an.
Filmaren argumentua 2017ko Krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren ingurukoa da. Urte horretan hainbat boluntario-talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinetan aritu ziren, han-hemenka. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Salvamento Marítimo Humanitario euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak eta, gehienbat, hauen lan eta esfortzua dira lau istorio paraleloz osatutako dokumentalaren protagonistak.


