Ei! Berriak

Erakusketak, bakarrizketa eta kontsumo arduratsuari buruzko kartel lehiaketa Eibarren

Arrate Kultur Elkarteak iraileko jarduerak aurkeztu ditu

BIOLUR eta EGOAZIAk antolatu dute kartel lehiaketa
BIOLUR eta EGOAZIAk antolatu dute kartel lehiaketa

EIBAR| Arrate Kultur Elkarteak irailerako antolatu diren jarduerak aurkeztu ditu, besteak beste, bi erakusketa, monologoa eta BIOLUR eta EGOAZIAk antolatutako kartel lehiaketa.

Jarduerak:

    • Irailaren 18an, bazkideen erakusketaren muntaketa. Gogoratu bazkide bakoitzeko gehienez 2 obra onartuko direla. Muntaketa-egunean bertan edo lehenago ekar ditzakezue bulegora.
    • Irailaren 18an, «BARRY BARRE» bakarrizketa, 19:00etan tabernan. Euskara ikasteko ikastaro berriaren matrikulazio garaiarekin bat eginez, AEKrekin eta Kultu tabernarekin elkarlanean.
      Barry Manley irlandarra da eta euskara ikasi zuen Euskal Herrira bizitzera etorri zenean. Euskararen ikasketa prozesuaz, berdintasun eta euskaldunen arteko ezberdintasunez, politikaz… hitz egingo du.
    • Irailaren 20an, 19:00etan. «BAZKIDEEN ERAKUSKETA» ren irekiera. Urriaren 6ra arte.
    • Irailaren 30ean EUSKAL KANTU TRADIZIONALAK ikasteko saioei ekingo diegu berriro. 19:00etan elkartearen lokaletan.

Agroekologiari eta kontsumo arduratsuari buruzko kartel lehiaketa

Bestalde, aurten ere BIOLURek eta EGOAIZIAk antolatutako kartel lehiaketa egingo da, «KONTSUMO ARDURATSUA: GURE PLANETA ZAINTZEN» gaitzat duena.
Lehiaketa honen bidez, agroekologian eta kontsumo arduratsuan oinarritutako azokak eta ekitaldiak hobekien irudikatzen dituzten bi kartel aukeratu nahi dira. Proposamenak irailaren 25era arte bidali ahal izango dira redsostenibilidadambiental@gmail.com helbidera.

SARIAK
€ – 250 S/ – 464 BS-tan baloraturiko SARIA
Gazte kategoria: Espainian, Perun edo Bolivian bizi diren 11 eta 15 urte bitartekoak.
€ / 600 S/ / 1100 BS-tan baloraturiko SARIA
Helduen kategoria: Espainian, Perun edo Bolivian bizi diren 16 urtetik gorakoak.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.