Hotza nabarmenduz joango da aste osoan zehar

EGURALDIA.- Bustitik igaroko dugu astelehena. Euria iraunkorra izango da egun osoan eta arratsalde-gau partean, gainera, ugaritu egingo da. Izan ere, egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko den arren, arratsalde amaieran ipar-mendebaldetik finkatuko da.
Bihar ere euri asko izango dugu eta hurrengo egunetarako berriz gutxiago baina hotz gehiagorekin. Horrela elur maila 1.200 metrotan finkatuko da asteartean, 500 metrotara jeitsiko da asteazkenean eta ostegunean 200 metrotan elurra egin dezake baina prezipitazio gutxi botako du.



Oso ondo dao zuen informazioa, segi horrela. Eskerrikasko !!