Ei! Berriak

[eiberri.eus] Gaur hasi eta asteartera arte ospatuko dituzte Inauteriak Mallabian

Gaur Eguen Zuri ospakizunarekin hasiko dira ekitaldiak
Asteartean DJ Txurru egongo da Mallabiko frontoian.

MALLABIA.- Nahiz eta eguraldi aproposa ez izan gaur Mallabiko eskolako umeek txitxiburduntzia ospatuko dute eguerdian Egun Zuria ospatzeko. Hurrengo asteartera arte ekitaldi ezberdinak egongo dira Mallabian inauteriak ospatzeko.

Horrela, larunbatean Mozorro erromeria egongo da plazan 20.00etan hasi eta 22.30ak arte Gauargi taldearekin. Eta asteartean 14.30an Tomasen abenturak pailazoek emanaldia emango dute eskolan.

Ondoren 16.30ean txokolatada egongo da frontoian Guraso Elkartearen eskutik eta ondoren Euskal Dantzak Gazte Alai dantza taldeak antolatuta. Honekin batera erromeria egongo da frontoian DJ Txurrurekin 16.30etik 20.30era, bitartean 18.30ean Playback-Mozorro lehiaketa egongo delarik

Aurtengo sariak 12 urtetik beherakoentzat bakarka do bikoteka 60 eurokoa izango da lehenengoarentzat eta 30 eurokoa bigarrenarentzat, eta taldeka 120 mozorro onenari eta 60 bigarrenari, sariak truke txarteletan emango dira.

Eta 12 urtetik gorakoentzat, bakarka edo bikoteka 100 euro lehenegoari eta 50 bigarrenari, eta taldeka 200 euro onenari eta 100 euro bigarren geratzen direnei.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.