Ikastaroa urtarrilaren 17an izango da Portaleako sukaldean

EIBAR.- Datorren otsailaren 3an San Blas eguna ospatuko da eta honekin batera Eibarko San Blas 2018 Lehiaketa. Hau dela eta, Arrate Kultur Elkarteak San Blasak Eibarren ikastaroa antolatu du, opilak zelan egin ikasteko.
Ikastaroa datorren urtarrilaren 27an izango da goizeko 11.00etatik 13.30era Portaleako sukaldean.
San Blas 2018 Lehiaketa aldiz otsailaren 3an izango da goizeko 11.00etatik 13.30era Topalekuan.
Informazioa eta izen ematea 638 284 912 telefonoan edota arratekultu@gmail.com helbidean egin daiteke.


