[eiberri.eus] Bizilabeko gazteek euren proiektuak aurkeztu dituzte Elgoibarren

10-14 urte bitarteko neska-mutilek ikasturtean zehar garatutako proiektuak erakutsi dituzte
Bizilabe 2020-2021 ikasturte amaierako ekitaldia egin da Aita Agirre Aretoan

ELGOIBAR.- Bizilabe Elgoibar, Udalak eta Elhuyarrek bultzatua, 2020-2021 ikasturtean landu dituzten proiektuak erakutsi dizkiete ikasleek guraso eta lagunei. Udaleko ordezkariak eta Danobatgroup-eko presidentea ere bertan izan dira.

Bizilabe 2020-2021 ikasturte amaierako ekitaldia egin da Elgoibarko Aita Agirre Aretoan. Ekitaldiari hasiera emateko, Oihane Brauerrek, Bizilabeko arduradunak, ikasturtean egin dutenaren berri eman die bertaratuei. Ostean, 10-14 urte bitarteko neska-mutilek ikasturtean zehar garatutako proiektuak erakutsi dituzte: arduino plakak erabiliz atea zabaltzen duen garajea, itsasontziak, pianoak, … Bertaratutako guraso eta lagunek arretaz entzun dituzte euren azalpenak.

Guraso eta lagunak ez ezik, Ane Beitia, Elgoibarko alkatea, Atsegin Uzuriaga, Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, eta, Cesar Arriola, Danobateko presidentea ere bertan izan dira.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.