[eiberri.eus] 175 pago eta beste 175 haritz landatuko dira Mendaron Zuhaitz Eguna ospatzeko

  • 4
    Compartidos
Bihar, martxoaren 13an, Txitxirrika baserrian
Udalak antolatu du zuhaitz landaketa Arno Guraso Elkartearekin batera

MENDARO.- Bihar, martxoak 13, Zuhaitzaren Eguna ospatuko da Mendaron. Horretarako, Udalak zuhaitz landaketa antolatu du Arno Guraso Elkartearekin batera, hain zuzen, Txitxirrika baserriaren gainaldeko eremuan dituen lursailetan.

Bertan, Mendaro Ikastolako haur zein gurasoekin pagoak zein haritzak landatuko dira, espezie bakoitzeko 175 zuhaitz zehazki.  Horretarako, parte-hartzaileak 9:30ean abiatuko dira Herriko Enparantzatik eta monjetako  bidea hartuta, oinez igoko dira Santakrutzetik Txitxirrika baserri gainaldera arte.

Egun osoko ekintza izanik, norberak bere jana zein edaria eraman beharko du. Horri jarraiki, igoera arina izan dadin eta bizkar gainean zama eraman ez dezaten, Udala parte-hartzaileen motxilak jaso eta bertaraino eramateaz arduratuko da, landaketarako material eta tresnekin batera. Behin landaketa eremura heltzean, ekintza aurrera eramateko dagozkien azalpenak emango zaizkie haur zein gurasoei.

Zuhaitz landaketaren helburua da landa ingurunearekiko zaintza eta sentsibilizazioa bultzatzea, bereziki adin txikitatik. “Garrantzitsua da haurrak ekologia eta ingurumenarekiko errespetuan eta zaintzan oinarrituta heztea haurrek ingurumenaren inguruko kontzientzia, sentsibilitatea eta balioak gara ditzaten.  Zorionez oso ingurune aberatsa dugu eta hein handi batean, guri eta ondoren gure haurrei dagokie horren biziraupena bermatzea. Horregatik, horrelako landaketa ekintzen bitartez, ingurune hori zaintzen eta maitatzen ikasi eta irakatsi behar dugu, etorkizunera begira, umeek gurea den horren balioa errotuta izan dezaten eta gure ingurumen naturala zein espezie autoktonoak zaindu, errespetatu eta maite ditzaten”, adierazi du Iñaki Arregui alkateak.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.