Ei! Berriak

Zapatuero programa bi esperientzia berri aire zabalean eskainiz itzuliko da

¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.

Irailaren 19ko programazioak hipikara irteera bat jasotzen du txikienentzat eta piraguismo jarduera bat gazteentzat

Bi jarduera aurkeztu ditu udalak zapatu honetarako

MALLABIA | Udalak Zapatuero programaren barruan antolatutako bi jarduera aurkeztu ditu irailaren 19rako. Egitasmoaren helburua haur eta gazteei aisialdi hezitzailea, segurua eta dinamikoa eskaintzea da, autonomia, koordinazioa eta talde-lana bezalako gaitasunak lantzeko aukera emanez.

Txikien programaren barruan, parte-hartzaileek Butroeko Gazteluko hipikara irteera egingo dute. Bertan, bi jarduera egingo dituzte txandaka: zaldian edo pottokan ibiltzea eta zaldia eskuilatu eta prestatzeko prozesua ezagutzea. Horrez gain, instalazioetan zehar bisita gidatua egingo dute, zaldien mundura modu praktiko eta gertukoan hurbiltzeko.

Nagusiendako programak Barrika Piragua Taldera irteera proposatzen du. Jarduera honetan, gazteek piraguan ibiltzeko aukera izango dute eta piraguismoaren oinarrizko teknikak ezagutuko dituzte. Aldi berean, oreka, koordinazioa, autonomia eta talde-lana landuko dituzte, betiere modu seguru eta egokituan.

Bi irteeretarako autobus zerbitzua antolatuko da. Abiapuntua Petrile izango da, udaletxe ondoko aparkalekuan, eta autobusa 15:45ean aterako da. Itzulera 19:00etan aurreikusten da. Puntualtasuna eskatzen da.
Zapatuero programak Mallabiko haur eta gazteei jarduera berriak ezagutzeko eta aisialdia modu aktiboan eta osasungarrian bizitzeko aukera eskaintzen jarraitzen du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.