Eibarko klubak 15-9 galdu zuen bigarren dibisio nazionaleko partida honetan

EIKIROLAK| Brains taldearen aurkako partida joan den larunbatean izan zen, Madrilgo Brains ikastetxean, eta nahiz eta ondo hasi (0-2) eta 1-3, Eibarko taldea denbora aurrera joan ahala gasa galtzen joan zen.
Hirugarren zatiaren amaierara arte (9-7) Urbat bete-betean egon zen partidan eta ondoren laugarren zatian hondoratu zen 15-9 galduz. Momentu honetan bigarren Mailako B multzoan punturik ez duen talde bakarra da.
Orain, azaroaren 9an astebeteko atsedena hartu ondoren, taldeak sendoago jokatu beharko du Alcorconen.
Hurrengo partidak:



