Mallabiko ur jolasen parkea asteburu honetan zabalduko da
Ur jolasen parkeak aisialdi gune berri bat du MALLABIA | Mallabiko Udalak ur jolasen parkea irekiko du asteburu honetan 13:00etatik 20:00etara maiatzaren 21ean, larunbatean, eta 16:00etatik 20:00etara maiatzaren 22an. Ur jokoekin batera, Udalak aisialdi gune bat ere prestatu du. Udalak zonaldeaz gozatzera animatu eta aldi berean erabiltzaileen erantzukizuna eskatu du, uraren erabilera arduratsua eginez.









