Guztira 8 lan aurkeztu dira eta herritarrek aukeratu dute kartela

DEBA| Dana prest dago Debako festei hasiera emateko eta dagoeneko jaiak iragarriko duen kartela ere aukeratu dute. Guztira 8 lan aurkeztu ziren. Epaimahaiak, lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean aukeratu zituen jendaurrean erakutsiko zirenak. Lan horien artetik atera da irabazlea, herritarrek erabaki dute beraien botoekin.
114 pertsona pasa dira Udaleko Osoko Bilkuratik beraien botoa emateko. 48 botorekin Pablo Turrillas Aranzetaren “San Roke Dantzan” kartela izan da irabazlea.
Beste emaitzak hauek izan dira: “Bizipoza” 36 boto. “Gau eta Egun Dantzari” 22 boto eta “Mugarik Gabeko Dibertsioa, Berdintasun eta Errespetuan” 8 boto jaso ditu.