Berrogei ekoizlek parte hartuko dute 1990etik antolatzen den azoka honetan
ERMUA | Euskal Birusa Elkarteak antolatzen du azoka hau 1990etik, ermuarren artean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Helburu horri begira, azokaz gain, kultur eta kirol jarduera asko biltzen dituen egitaraua prestatu du elkarteak aurten ere. Berrogei herritar inguruk jardun dute batzorde ezberdinetan antolatuta, hainbat erakunderekin eta eragilerekin batera eta, egunean bertan, 200 euskaltzale boluntario arituko dira lanean. Horiei guztiei esker gauzatzen da herritar askorentzako “urteko egunik bereziena” den azoka egun hau.
Berrogei ekoizle guztira:
– Frutak eta ortuariak: hamar.
– Ogia: 10
– Eztia: 5
– Gazta: 6
– Sagardoa eta txakolina: 4
– Bestelakoak: 4 (gozogintza, marmelada, garagardoa eta ahatekiak)
Hamahiru artisau: bitxiak, eskuz egindako arropak eta motxilak, xaboiak, kandelak, eskulanak…
Hiru erakusketa: saskigilea, egurra eta beiragintza.
Egitaraua:
11:00etan
– Barazkiak eta frutak erosteko aukera egongo da, hala nola Euskal Herrian ekoitzitako txakolina, sagardoa, gazta eta gozoak.
– Martxoaren 8a plazan, inguruko abereen eta hegaztien erakusketa.
– Ikastetxeen salmenta postuak Goiko parkean.
– Goizean zehar, Alboka Musika Eskolako trikitilariek eta Bizkaiko Gaiteroek girotuko dituzte inguruak.
– Aurrekoez gain, artisauen gunea (salmenta eta erakusketa), herri-kirolen erakustaldia, talo
eta saiheski postuak, Txindurri taldearen euskal dantzak, idi-parea…
– Artaldea jaitsiko da Berano txikitik eta 14:00etan auzora bueltatuko da.
12:00etan
– Herri-kirolen erakustaldia San Martin plazan eta umeentzako herri-kirolak Euskaldun Berria
plazan.
– Komentukua kaletik hasita, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien kalejira.
13:30ean
– Ekoizleen sari-banaketa.
15:30ean
– Baba-jan herrikoia.
17:00etan
– Ermuan Kantuan Merkatu plazan, Ugaitz eta Beñat musikariek girotuta.
19:00etan
– Kalejira Bizkaiko gaiteroekin.
19:45ean
Errifaren zozketa, Larraindantza herrikoia eta argazki lehiaketaren sari-banaketa plazan.
20:00etan
Erromeria Goizargi taldearekin.
Guztira, zortzi gune ezberdinetan burutuko dira ekintzak, eta ibilbide moduko bat osatuko dute,
ekintza guztiez gozatu ahal izateko.