Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzua jarriko du abuztuaren 3an eta 7an

DEBA| Abuztuaren 2tik 7ra ospatuko dira Itziarko Kopraixak jaiak ekitaldi ezberdinez eskainiz.
Musika izango da programazioko atalik nabarmenetako bat, Niko Etxart&Hapa-Hapa tadelarenaena bezalako kontzertuekin.
Bestalde, abuztuaren 6an Haurren Eguna ospatuko da eta 7an Gazteen Eguna.

Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak
Itziarko jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu abuztuaren 3an eta 7an.
Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, Itziar auzko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak izango dira abuztuaren 3an eta 7an Deba, Itziar eta Zumaia artean, zirkular bidez. Irteerak: Debatik 22:00etan, 23:30ean, 1:00etan, 2:30ean eta 4:00etan. Geralekua: Itziar (22:15, 23:45, 1:15, 2:45 eta 4:15) eta Zumaian (22:30, 00:00, 1:30, 3:00 eta 4:30). Autobusak Itziarren (22:45, 00:15, 1:45, 3:15 eta 4:45) eta Deban (23:00, 0:30, 2:00, 3:30 eta 5:00).
“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu abuztuaren 3an eta 7an Itziarko jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Arantza Egaña, Itziarko auzo alkateak, adierazi duenez, “Itziarko Kopraixak inguruko herrietako jendearengan duten arrakasta ikusita, Itziarko Auzo Udaletik oso pozik hartu dugu larunbat eta asteazken gauetan Mugikortasun sailetik jarritako autobus zerbitzuaren berri. Deba eta Zumaiako jende asko hurbiltzen zaigu eta aukera ezin hobea da beraientzat ere, kotxea hartu beharrik gabe Itziarra gerturatzeko. Egia esan, badira hiru bat urte zerbitzu hau lortu zela, eta, batez ere, gaztetxo eta gazteengan eragin haundia duela ikusten dugu Kopraixetaz gozatzera hurbiltzeko. Baliogarri izan da, lehendik ohiturarik ez zuten Debako hainbat gazte bertaratzeko ere”.


