Ekitaldia datorren urtarrilaren 25an izango da 19:00etan

DEBA | Urtarrilaren 25ean, asteazkena, martxan hasiko da 2023ko Irakurketa kluba. Lehenengo saioan Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ liburua landuko da Asier Serranoren gidaritzapean.
Saioak 19:00etik 20:30ak bitartean izango dira, eta bertan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman beharko da liburutegian, telefonoz 943192560 edo 697444074 zenbakietara deituz edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora idatziz.