Izena emateko azken eguna otsailaren 20a izango da

MUTRIKU| Azken urteetan Mutrikun Arima Dance taldeak Mozorro Lehiaketa antolatu du inauterietan Udalaren laguntzarekin. Aurten martxoaren 1ean ospauko da eta horretarako izen ematea zabail dago otsailaren 20ra arte.
Aurten parte-hartzaileak adinaren arabera banatuko dira eta edozein mutrikuarrek parte hartu ahal izango du, taldeka zein banaka.
Epamahaia antolatzaileek aukaratua izango da eta sariak emateko orduan ikuskizunaren koreografia eta orijinaltasuna izango da baloratuko dena, baita mozorroaren orijinaltasuna ere. Sariak ez dira egunean bertan emango (saria kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria 30 eguneko epean)
SARIAK:
Gazte eta helduak (2010 edo lehenago jaioak)
Saria: 100 €
Saria: 70 €
Saria: 40 €
Umeak (2011an edo beranduago jaioak)
Saria: 80 €
Saria: 60 €
Saria: 40 €
Izena emateko azken eguna otsailaren 20a izango da kultura@mutriku.eus helbidera idatziz.


