Ei! Berriak

Mutrikuk XXVII. Berdel Eguna ospatuko du bihar

Goizeko 10:30etik aurrera programazio zabala izango da

Berdel Eguna portuan
Berdel Eguna portuan ospatzen da. ARGAZKIA: Mutrikuko udala

MUTRIKU| Mutriku bihar, apirilak 6, Berdel Egunaren edizio berri bat egiteko prestatzen ari da. Berdel kopuru handia prestatuko da berriro ere, era guztietako formetan, 13:00etatik aurrera Mutrikuko portuan bilduko direnen gozamenerako.

Aurretik, baina, Mutrikuk beste gehigarri batzuk eskainiko ditu gaur bertan, apirilak 5, herrira hurbiltzeko, hala nola Miruaitzen 19:00etan ospatuko den Elite Zesta Punta Txapelketaren jardunaldia, eta berdela produktu izar gisa duen pintxo-pote berri bat herriko tabernetan.

Larbunbateko programazioa Izan marinero tailerrarekin abiatuko da, 10:30ean itsas mundua protagonista duen umeentzako tailerra. Ekitaldiek ordu berean jarraituko dute Mutrikuko Bela Ontzien Txapelketarekin, eta 11:00etan azoka irekiko da. Bertan, Mutrikuko eta inguruko ekoizle eta artisauek egindako produktuak erosteko aukera egongo da.

Musika koralak lekua izango du Zabiel Plazan 12.00etan eta 13.00etan berdel pintxoak dastatzeko aukera izango da Mutrikuko portuan. Ekitaldi honekin batera, trikitilarien emanaldia izango da herriko kaleetan zehar 13:00etan eta, arratsaldean, Casus Belli eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen txanda izango da. Gauean zesta-punta izango da protagonista 22:00etan Miruaitzen jokatuko den V. Berdel Txapelketako finalekin.

Berdelaren kontsumoa bultzatzeko jaia

Berdel egunaren ibilbidea luzea da; garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Gure kostaldeko arrantzaleen onurarako kanpaina ederra izan zitekeela pentsaturik, 1993an egin zen  hausnarketa prozesu baten ondoren berdelaren kontsumoa potentziatu behar zela erabaki zen eta testuinguru honen barruan sortu zen Berdel Eguna.

Ordutik hona, urtero  ospatu da jai hau eta dagoeneko, Mutriku herriaren izenari lotzen da arrain gozo hau.  Berdel Egunean, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinekin  sukaldatzen da berdela, eta egun horretan Mutrikuko Portura hurbiltzen den jendeari dastatzera ematen zaizkio pintxo moduan.  Urtero 25000 razio serbitzen dira, tartean pintxoak, berdel marmitakoa edo berdel errea izanik.

Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek  jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean Berdel Eguna aurrera aterata.

Euren esfortzuaren ondorioz, Berdelari egin zaion promozio kanpainarekin batera, gaur egun arrain hau askoz ere gehiago apreziatzen da eta salmentan prezio hobea egiten du, dagoeneko baxurako arrantzaldirik garrantzitsuenetarikoa suposatzen duelarik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime