Zirika Zirkusen ‘Hemendikarra’ ikuskizunaren ordez Gari, Montxo eta Joselontxok «Petitxou» ikuskizuna izango da gaur

ELGOIBAR.- Zirika Zirkus Taldea zen gaur Elgoibarren ‘Hemendikarra’ ikuskizuna eskaintzekoa, baina taldea konfinatua izan da Covid-19aren ondorioz. Udalak, beste ikuskizun bat programatu du tarte horretarako, 19:00etan, Kalegoen Plazan: Gari, Montxo eta Joselontxok «Petitxou» ikuskizuna eskainiko dute.
Uztailak 11n, bertako sormen eta kultura ehunak hartuko du protagonismoa. 10:00etan Diana egingo dute herriko dultzaineroekin eta 12:30ean kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak Kalegoen Plazan.
Pasa den astean ekin zion ‘Kultura eguzkitan’ ekimenak Elgoibarren eta hitzordu sorta dakarki aste honetarako ere, zirkua, musika eta hezkuntza uztartuz.
Doako ikastaroak KZgunean
- Uztailaren 8tik 16ra, 9:00etatik 11:00etara, Smartphoneak eta tabletak: zure android gailua erabiltzen ikasi.
- Uztailaren 21ean eta 22an, 9:00etatik 11:00etara, Instagram: erakutsi zure argazki eta bideo onenak.


