Ostiral honetan izango da 19:00etan Kultur Etxeko sotoan

ELGOIBAR| Jose Cruz Igartuak meditazio saioa eta honekin lotutako hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, uztailak 29, Elgoibarren. Saioa Kultur Etxeko sotoan burutuko da, eta 19:00etan hasiko da. Isiltasun Eskolak antolatutako ekintza da.
Bestalde, larunbat honetan, hilak 30, ohiko hilabete bukaerako feria egingo da Elgoibarren. Eguerditik arratsaldera bitartean, ganadu erakusketa eskainiko da Kalebarren plazan.
Aire libreko zinema
Bestalde, aste honetan, bi pelikula eskainiko dira Kalegoen plazako aire libreko zineman:
- GREENLAND: EL ÚLTIMO REFUGIO: ostirala 29 (22:30).
- AGUR ETXEBESTE!: larunbata 30 (22:30).
Sarrera doakoa izango da.