Ei! Berriak

Mari Domingi eta Olentzero 2022 Debabarrenan: Ibilbideak eta ordutegia

Gaur Olentzero eta Mari Domingi helduko dira Debabarrenara

Debabarrenan izango dira Olentzero eta Mari Domingi

DEBABARRENA | Gabonetako egunik berezienetako bat heldu da, Mari Domigui eta Olentzero gure herrietara iritsi baitira. Hona hemen gure eskualdeko ibilbideak:

Ibilbideak:

Eibar: 11:30ean   Kalejira Urkizutik hasita: Arragüeta-Coliseo, Errebal-Anbulatorioa-Toribio Etxebarria-Untzaga. Juan Bautista Gisasola Musika eskola eta Adolfo Jainagaren ikasleen eskutik eta Eibarko kantuzaleak eta Kaleetan kantuz taldeen laguntzarekin. 12:30etik aurrera Olentzero Udaletxean egongo da umeekin azken eskutitzak jasotzeko.

Elgoibar:Gaur, abenduak 24, iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarra. Maalatik abiatuko dira kalejiran, 11:00etan.
Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria San Lazaro egoitza aurrean egingo zaie. Ondoren, kalejiran joango dira Maalatik hasi, San Frantzisko kalean gora eta Errosario kaletik Kalegoen plazara iritsi arte.

Ondoren, Kalegoen Plazan tonbola, taloen postua eta Lizagasarko sagardoa, zukua eta bestelakoak eskuratzeko aukera izango da.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Atxutxiamaikak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.

Mendaro: Olentzero eta Mari Domigiren etorrera. Moxuan ekingo zaio kalejirari arratsaldeko 17:00etan. 18:30ean Herriko Enparantzan egingo zaie ongo etorria.

Deba: Plaza Zaharrean izango dira Olentzero eta Mari Domingi 12:00-tik 14:00-arte. Bitartean Aitzuri abesbatzaren eskutik kale animazioa egongo da 13:00 -tik 15:00-arte

Ermua: Olentzero eta Mari Domingi txikiren kalejira izango dugu, Orbe Kardinalaren plazatik abiatuta, goizeko 11:00etatik aurrera. Anaitasuna Ikastolako hezkuntza komunitateak antolatu du ekitaldia

Mallabia: Olentzero eta Mari Domingiri harrera abenduaren 24an 18:30ean plazan.

Mutriku: Larunbatean, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi helduko dira Mutrikura. Goizean, 11:00etatik 13:30era, gutunak jasotzen egongo dira Zabiel plazan.Arratsaldean, aldiz, kalejira egingo da Olentzero eta Mari Domingirekin. Kalejira 17:30ean hasiko da Samiela Ikastetxetik. Aurten, ibilbidea berria izango da eta zenbait berrikuntza izango ditu. Kalejiraren amaieran Goiko plazan gabon kantak abesteko unea izango da.

Guraso elkarteek jakinarazi dutenez, kalejiran parte hartzeko ezinbestekoa izango da ume nahiz guraso baserritar jantzita joatea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.