Udalak deialdia egin du herritar eta herriko elkarteentzat

MALLABIA| Mallabitar guztientzako jai parte-hartzaileak antolatzeko helburuarekin, Mallabiko Udalak Andramariak eta Urriko jaiak antolatzeko bilera antolatu du.
Horregatik, ekainaren 22an arratsaldeko 19:00etan Kontzejuzarran egingo den bileran parte hartzera animatu ditu Udalak bai herritarrak bai udalerriko elkarteak.