Ei! Berriak

LED argiztapen berria jarri dute Mendaron kontsumoa %80 gutxitzeko asmoz

Errekabarren zubiko eta herriko enparantzako 20 faroletan LED argiak instalatu dira

Herriko enparantzan eta Errekabararen zubiko argiteria berria

MENDARO| 2023. urte hasieran jarri ziren Mendaron lehen LED argiak kaleetan. Herriko enparantzan jarri ziren, baina oraindik bazeuden bertan VSAP (Vapor de Sodio de Alta Presión) erako gutxi batzuk ere. Oraingo honetan, beraz, herriko enparantzan aldatu gabe zeuden horiek, eta Errekabarren zubiko argiak aldatu dituzte, LED sistema ezarriz. Honi esker, argi puntu horien kontsumoa %80 gutxituko dela estimatzen da.

LED sistema askoz jasangarriagoa eta eraginkorragoa da VSAP sistema baino: sistema zaharreko falora bakoitzak 150 W kontsumitzen ditu, eta berrietako bakoitzak, ordea, 30´5 W. Ondorioz, merkeagoak izateaz gain, CO2 gutxiago igortzen dute, eta beraz, jasangarriagoak dira

Argiterian egindako aldaketa garrantzitsua izan arren, herrian VSAP tipoko 400 farola inguru daude oraindik. Udal Gobernuari garrantzitsua iruditzen zaio egoera hau aldatzea, eta beraz, plangintza lanetan hasiko da aldaketak epe ertain batean eman daitezen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.