Ei! Berriak

Lanbidek Debabarreneko ekintzaileentzat dirulaguntza bi eskaintzen ditu

Bi dirulaguntza hauek enpresen ideia berriak bultzatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko balioko dute

Eskaera aurkeztu nahi dutenek Debegesako bulegoetan abenduaren 10a baino lehen eraman behar dute dokumentazioa 

DEBABARRENA.- LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako dirulaguntzen deialdia abian jarri du aurten ere. Deialdi honetan, 30 urtetik beherako gazteei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, izan ere, dirulaguntzaren zenbatekoa hauentzat handiagoa da.

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak eta hori bultzatzeko beharrezkoa da ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea. Horretarako, deialdi hau jarri da martxan: batetik, garatzen ari diren ideiak definitzera edo egokitzera bideratuta eta, bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzeko.

Bi kasuetan, DEBEGESA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako dirulaguntzak osatuko dute laguntza. Onuradunek jasoko dituzten dirulaguntzak ondorengoak dira:

  • Enpresa-ideia garatzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.
  • Enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

Eskaera aurkeztu nahi dutenek Debegesako bulegoetan abenduaren 10a baino lehen ekarri behar dute eskaera-orria eta gainerako dokumentazioa. Bulegoa goizeko 9:00etatik 16:00etara izango da zabalik.

Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago www.debegesa.eus (hemen Informazio osagarria ) webgunean aurkitu daiteke edo agentziako Enpresa eta Ekintzailetza sailarekin harremanetan jarriz 943 82 01 10 telefono zenbakian edo ekintzailetza@debegesa.eus email helbidean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.