Ekitaldia Aldats frontoian jokatuko da, goizeko 12:00etan hasita

DEBA | Atzo, ekainaren 12an, Zarautzen aurkeztu zen ofizialki KIROL HERRI egitasmoa. SUSTRAIA proiektuak sortutako herri kirolen liga berritzailea da eta ETBren babesa jaso du; hala, proiektuak zabalkunde handia izango du telebistan zein sare sozialetan .
Formatu parekide eta dinamikoan oinarritua, KIROL HERRI emakume eta gizonezkoen arteko aurrez aurreko lehiak eskaintzen dituen txapelketa ikusgarria da, harri-jasotze, aizkora eta talde lanen bitartez.
Lehenengo jardunaldia igande honetan izango da, ekainaren 16an, Deban. Ekitaldia Aldats frontoian jokatuko da, goizeko 12:00etan hasita.
Debako herritarrak eta inguruko zale guztiak gonbidatuta daude, giro herrikoian, kultura eta kirolaren uztarketa bizitzeko.


