Ei! Berriak

Joseba Arrizabalaga ‘Iriarte’ eta Jesus Mari Azpiazu ‘Txorti’ omenduko ditu Udalak larunbatean

Abenduaren 18an herri kirol jaialdi bat egongo da Ikastolako frontoian

2020 urtean zendu ziren Joseba Arrizabalaga «Iriarte» eta Jesus Mari Azpiazu «Txorti»

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalak 2020 urtean zendu ziren Joseba Arrizabalaga «Iriarte» eta Jesus Mari Azpiazu «Txorti» omenduko ditu herri kirol jaialdi batekin larunbat honetan, abenduak 18. Eguerdiko 12:00etan izango da Ikastolako frontoian. Honela, Udalak, urte askotan Elgoibarren herri kirolaren alde egindako lana aitortu eta eskertu nahi die bi elgoibartarrei. Sigmako Probaleku Elkarteko kide ziren eta herri kirolaren alde, eta bereziki idi proben alde, lan asko egindakoak biak. Doanekoa izango da sarrera.

Jaialdian kirolariak aizkoran, harria jasotzen, iparraldeko jokoetan eta trontzan arituko dira. Aizkoran Euskadiko txapelduna, Hodei Ezpeleta, eta azpitxapelduna, Xabier Zaldua arituko dira, Goizeder Beltzarekin eta Ernesto Ezpeleta «Bihurri»-rekin batera. Harriarekin, txingak eramaten, iparraldeko jokoetan eta trontzan Ousmane Dramé, Nerea Egurrola, Lucia Orbe eta Carlos Aretxabaleta.

Eguraldi ona iragarrita egon arren, jaialdia Ikastolako frontoian ospatzea erabaki du Udalak, Covid-19aren pandemiaren intzidentzia tasak azken hilabete honetan egin duen gorakada kontutan izanik, prebentzio eta segurtasun neurri oro betetzeko eskaintzen duen bermeagatik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.