Ei! Berriak

Gipuzkoako Organo Zikloa XXXVI Debara iritsiko da datorren ostiralean

Kontzertua 19:30etan izango da, doan, Debako Santa Maria Elizan

Konztertua datorren ostiralean izango da

DEBA | Datorren azaroaren 14an, Debako Santa Maria Elizak kontzertu berri bat hartuko du Gipuzkoako XXXVI. Organo Zikloaren baitan. Egitasmo honek organo musika lurraldeko hainbat herritara hurbiltzea du helburu. 

Kontzertua Loreto Aramendi organista ezagunak eskainiko du. Aramendik ibilbide luzea eta zabala du nazioartean, eta ohikoa da Parisko Notre Dame, Madrilgo Auditorio Nazionala edo Tokyoko Opera City Hall bezalako aretoetan jotzen. Gainera, Donostiako Santa Maria Koruko Basilikako Cavaillé-Coll (1863) organoaren organista titularra da.

Debako kontzertuak egitarau anitza izango du, estilo eta garai desberdinetako lanekin. Buxtehude, Ravel, Brahms, Jehan Alain, Karen Tanaka, Distler, Rameau, Arvo Pärt eta Duruflé konpositoreen piezak entzun ahal izango dira. Aukeraketa honek musika klasiko zein garaikidea uztartzen du. 

Errezitaldia Gipuzkoako XXXVI. Organo Zikloaren baitan kokatzen da. Ziklo honek urtez urte organo musikara hurbiltzeko aukera sustatzen du, herrietako musika tradizioa bizirik mantenduz. 

Udalak herritarrei kontzertura hurbiltzeko gonbita luzatzen die, musikaz gozatzeko eta une atsegin bat elkarrekin partekatzeko. Sarrera librea da, lekuak bete arte

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.