Abenduaren 13tik 15era izango dira bilerak

MUTRIKU| Auzo guztietako beharrak, kexak eta iradokizunak zuzenean jasotzeko asmoz Mutrikuko udalak Auzoz Auzoko bilerak antolatu ditu aurten ere. Urtero egiten diren batzarrek auzokideekin hurbileko kontaktua izatea dute helburua.
Horrela, aukera ezberdinak daude iritziak eta ideien ekarpenak egiteko, idatziz, online edo aurrez aurre, eta bilerara etorri ezin bada, internet bidez zuzenean edo ondoren jarraitu ahal izango dira bileraren nondik norakoak.
Aurten ere 5 modu izango dituzu Udalari zure erregu eta galderak zuzentzeko.
- Online www.labur.eus/auzoz2022 helbidean sartu eta bertan idatzita.
- Emailez komunikazioa@mutriku.eus helbidera mezu bat idatzita.
- Zure auzoarekin egingo dugun bileran zuzenean.
- Etxean jasoko duzun eskuorriaren atzealdeko orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan, liburutegian edo merkatu plazan jarritako buzoietako batean botata.
- Youtuben iruzkin bat idatziz zuzenean gauden bitartean.
NON ETA NOIZ| Batzarrak Zabiel kultur etxean izango dira guneka, beraz egun bakoitzean gune horren inguruan jaso diren kexa, iritzi eta iradokizunei erantzungo dio udalak.
1. Gunea: Abenduak 13, martitzena – 18:00etan
Txurruka plaza, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin kale, Atxitxin Aldapa, Beheko plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa kale, Nasa kalea, Piñastegi, Burumendi eta Ibirriaga.
2. Gunea: Abenduak 14, eguaztena – 18:00etan
Domingo Ibaibarriaga, Jose Antonio Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, Jose Maria Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel, Samikolla, Isabel Lobiano eta Olatz Bidea.
3. Gunea: Abenduak 15, eguena – 18:00etan
Landa Eremuak, Pikupe eta Urazamendik