Ei! Berriak

Gabonetan Mendaron erosteak saria du urtarrilaren 8rarte

Atxikitako 14 komertzioetan 10 euroko erosketa bakoitzeko txartel bat banatuko da

Atxikitako 14 komertzioetan 10 euroko erosketa bakoitzeko txartel bat banatuko da.

MENDARO | Udalak, herriko merkatariekin batera, tokiko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko Zortea Herrian Bertan Gabon kanpaina jarri du martxan. Kanpaina horren baitan 10 sari banatuko dira komertzio bakoitzean eta sari nagusi bat zozketatuko da parte-hartzaile guztien artean. 

Urtarrilaren 8ra bitarte, kanpainara atxikitako 14 komertzioetan 10 euroko erosketa bakoitzeko txartel bat banatuko da. Txartelean, sari nagusirako zenbaki bat jasoz, edo horrez gain sari bat momentuan jasoz parte hartuko dute bezeroek. 

Udalak, sariak erosteko 100€ko ordainketa egingo du komertzio bakoitzean, 10 sari x 10€tan banatua. 

Merkatariek partaidetza-txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, 2022ko abenduaren 16tik, 2023ko urtarrilaren 8ra (edo agortu arte), 10€ko gastu bakoitzeko boletu bat emanez. 

Zozketa 2023ko urtarrilak 13an izango da. 3 zenbaki irabazle aterako dira (lehenengoa, eta bi ordezko). Saria Udaletxean bertan jaso ahal izango da goizeko 8:30etatik 14:00etara bitartean, sari banaketa egunean bertan jaso ezean. 

Mendaroko Udalak adierazi duenez, «Gabon hauetan ere, erantzukizunez jokatzea dagokigu: gure herriko merkataritza zaintzera eta bertan kontsumitzera animatzen ditugu herritarrak. Herriko merkataritzan erosita, saltokiak, enplegua eta gure kaleetako bizitza mantentzen ditugu».

Kanpainara atxikitako saltokiak honakoak dira: 

  • Anton
  • Morroskillo
  • Leire
  • Roteta
  • Coviran
  • Farmazia
  • Sonia
  • Artfruit
  • Lutximak
  • Nahia
  • Galle-tiak
  • Ederki
  • Puxika
  • Saint Gerons

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime