Ei! Berriak

Euskaraldiaren Gune Ibiltaria Eibarko Toribio Etxebarria kalean

Herritarrek aukera izango dute Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta aurrez aurre izena emateko

Euskaraldiaren Gune Ibiltaria
Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten ariketa masiboa

EIBAR|  Gaur, martxoak 27,  Eibarko Toribio Etxebarria kalean egongo da Euskaraldiaren Gune ibiltaria 17:30etik 20:30ak arte.Bertan herritarrek aukera izango dute Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta aurrez aurre izena emateko, baita Euskaraldiko merchandising ofiziala erosteko ere.

Horrez gain, arratsaldean zehar Eibarko Hamaikakoaren hainbat kide gerturatuko dira Gune Ibiltarira, aurtengo Euskaraldiko edizioan izena ematera.

Euskaraldiaren laugarren edizio honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emateko epea zabalik dago. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten ariketa masiboa, eta jakina denez, txapa paparrean jantzita ibiliko dira Euskal Herri osoko milaka eta milaka lagun.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.