Ei! Berriak

Euskal zaintza ereduari buruzko topaketa Eibarko EAJk antolatuta

Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak parte hartuko du

Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatua

EIBAR | Eibarko EAJ-PNV datorren abenduaren 14an, eguena, Maite Peñarekin topaketa irekia antolatu du Batzokian (Ego Gain 1, 1. D). Interesa duenak izena eman beharko du eajpnveibar@gmail.com postara idatziz edo 943120616 telefonora deituz.

Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatua da Gipuzkoako Foru Aldundian 2015etik eta, beraz, ondo baino hobeto ezagutzen du zaintzei lotutako arloa eta bere ekosistema osoa. Helburua EAJk etorkizunerako lantzen ari den zaintza ereduaren berri ematea da; «sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa izango dena, eta lidergo publikotik abiatukoa».

Topaketa arratsaldeko 7etan izango da eta «Batzokiko Berbaldiak» ekimenaren barruan dago kokatuta. Ekimenaren hirugarren saioa izango da hau. Azkenekoz, Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea egon zen Eibarren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.