Ei! Berriak

Euskal Jaia ospatuko da asteburu honetan Ermuan

Apirilaren 5ean eta 6an ospatuko da Orbe Kardinal plazan

ARGAZKIA: Txindurri Dantza Taldea

ERMUA| Asteburu honetan Euskal Jaia ospatuko da Ermuko Orbe Kardinalaren Plazan hainbat ekitaldiekin.

Egitaraua apirilaren 5ean hasiko da 12:30ean «Dantza eta Kantu Poteoa» rekin, dantza eta kantu tradizionala uztartuz eguerdian eta 19:00etan Nuestra Señora de las Nieves eta Txindurri taldeek kolorez eta erritmoz beteriko erakustaldia eskainiko dute. 20:00etan, berriz festak erromeria batekin jarraituko du, Itzal taldearen doinuek lagunduta, eguna jai-giroarekin itxiz.

Eta igandean, apirilaren 6an, goizeko 11:00etan, kalejira batek emango dio hasiera bigarren egunari, ingurua alaitasunez zeharkatuz. 12:30ean dantza erakustaldia izango da eta 16:30ean, bertaratzen direnek dantza gidatu batean parte hartu ahal izango dute, ikasteko eta ondo pasatzeko aproposa. Amaiera Ttipika taldeak emango dio 17:30ean Plaza Dantza animatuarekin eta dantzara gonbidatuko ditu guztiak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.