Datuak maiatzaren 19a baino lehen bialdu beharko dira

EIBAR| Arrate Kultur Elkarteak aniztasuna, ospakizuna eta Euskal Jaiarekiko harremana jaso nahi duen sormen lan kolektiboa osatzea nahi du. Hori dela eta norberak aukeratutako bizipen + data + kolore baten bidez, PANTONE itxurako banderatxoak sortu eta Klub Deportiboaren inguruan zintzilikatuko dituzte maiatzaren 25ean Adarabar-en laguntzaz.
Datuak bidaltzeko honako inprimakia bete daiteke maiatzaren 19a baino lehen:
Argazki edo irudirik bidali nahi izan ezkero, arratekultu@gmail.com edo 638 284 912 (whatsapp edo telegram bidez).
Edo, maiatzaren 25ean artisau eta baserritarren azokara bertaratuta.


