Ei! Berriak

Erraldoi txikien erakusketa Deban urtarrilaren bosta arte

Agirre Jauregiko erakusketa gelan ikusgai egongo da Gorka Alonso eta Idoia Ortegaren erraldoi-txikien bilduma

Erakusketa zabalik egongo da hilak 5 arte

DEBA | Errege bezpera bitartean, Agirre Jauregiko erakusketa gelan ikusgai egongo da Gorka Alonso eta Idoia Ortegaren erraldoi-txikien bilduma, 300 erraldoi baino gehiagoz osatua. Eraskusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 bitartean eta larunbat eta igandeetan 12:00-14:00 bitartean.

Gaurtik hasita, datorren urtarrilaren 5a bitartean, erraldoi txikiak izango dira protagonista Agirre Jauregian. Hain zuzen ere 300 erraldoi txiki baino gehiago batuko dira egunotan bertako erakusketa gelan, Gorko Alonso eta Idoia Ortegaren bildumari esker.

Zehazki 310 ale egongo dira jendaurrean; jatorri askotarikoak, besteak beste, Euskal Herrikoak, Kataluniakoak, Madrilgoak, Errioxakoak, Aragoikoak, Gaztelakoak eta baita Belgikakoak ere. Alonso eta Ortega 2019an hasi ziren erraldoi txikien bilduma osatzen, eta 2021ean egin zuten lehen erakusketa, 185 alerekin. Ordutik hona, baina erraldoiak kolekzionatzen jarraitu dute, gaur egun 300 ale baino gehiagoko bilduma osatuz.

Erakusketa egunero bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara eta larunbat zien igandeetan 12:00etatik 14:00etara. Espazio kontuak direla eta, umeekin joanez gero, karroak kanpoan uztea eskatu dute antolatzaileek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.